XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jaungoicoa, Bera ofenditu cenduen unean bertan castiga cintzaquean, guciraco escu neurrigabea daucana; eta zu eciñ gueyagoraño aul, erbal eta erorcorra.

Jaungoicoa bere buruari amorio aimbat becatuari gorroto dion santutasun eta zucentasun mugabaguea, aimbeste becatari gaizto infernura amildu dituena, eta bear bada gaiztaquerian zure lagun izan ciranac ere; eta zu eciñ gueyagoraño gaitzquille gaizto biurria.

Jaungoicoa bere izatez ontasuna bera, on eta mesedéac eguitez aspertzen eztana, oraindaño zure gaiztaqueriac icusten ezpalitu becela estali dizquitzuna, on eta mesedeen indarrez bide onera eracarri eta salbatu nai zaituena; eta zu añ esquergabe eta desleyal leguebaguea, nun Bera ofenditzeco ausardia izan dezun.

¿Eta cergatic?.

Zurequico añ on eta eraman andicoa izan dalaco.

NAYERA BIOTZECOAC.

Damuzcoa.

¡Nere galdubearra!.

¿Noren contra escua jaso nuen?.

Nere Eguille eta Aita chit amoretsuaren contra.